Social Icons

2014(e)ko urria 30, osteguna

3. Saioa

3. Saioa - 2014ko urriaren 30a

Saio honen hasieran hurrengo bideoa ikusi dugu. Bideoa Maria Acasok egin du, Madrilgo unibertsitate Complutensearenaren Arte Ederren fakultateko irakasleak, hain zuzen.

 Ikus dezakezuenez, hezkuntzaren ikuskera disruptiboak aipatzen dira, irakasleok kontuan hartu behar ditugun hurrengo bost proposamenen bidez.

1. BOTEREA: Ikasgeletan sistema autoritariotik sistema demokratikora igaro beharra dugu. Horretarako, bi figuretan oinarritu behar gara: "ez irakaslea" (esplizituki botereari uko egin behar dio) eta "ez-ikaslea"(esplizituki boterea onartu behar du. Halaber, garrantzitsua da irakasleek taldeetan lan egitea. 
2. IKUSEZINA: Era automatikoan lan egiteri uztean eta era erreflexibo batean lan egiten ekitean datza. Horretarako pedagogia ikusezinak aztertzea ezin bestekoa da, gure norabide-mailekin batera. Halaber, gure "ez irakaslearen" identitatearen gainean hausnartu behar dugu: nortzuk gara irakasle bezala? zein da gure espazioa? nolakoa da gure diskurtsoa?
3. ESPAZIOA ETA DENBORA: Espazio eta denbora zurrunekin apurtu eta hauek biak malgutu behar ditugu. Espazioari dagokionez, janaria eta musika erabili, hormak pertsonalizatu, altzairuak aldatu... behar ditugu eta denborari dagokionez, berriz, teknologia berriak erabiltzea, ikasgelatik ateratzea eta liburuak erabiltzea.
4. INFORMAZIOA: Informazio itxiaren koadroa utzi eta informazio irekiaren koadrora igaro behar dugu. Hori dela eta, beharrezkoa da ikasgelatik kanpo dauden gauzak eta ikasleen interesakoak direnak ikasgelan lantzea, esaterako, musika, bideo-artea, sare-emailak, argazkiak....
5. EZAGUTZA: Ikaslea hartzaile izatetik, ekoizle izatera igaro behar du. Horretarako, proiektuen bidezko metodologiak erabili behar dira.


Hau guztia aipatuz, hurrengoa da bideotik atera dudan ondoriorik garrantzitsuena:



Sarrera honen ondoren, berriz ere "Zeruak arrazoiak ditu eta lurrak aberastasunak" dinamika egin dugu, Alaitzek ikaskuntza prozesuei buruzko testu bat irakurtzen zuen bitartean.

Dinamika egin ostean, Ikaskuntza Gurpiletan lan egingo dugun taldeetan banatu gara eta ikasgelak sekulako nahas-pila sortu da. Gehienok ez genuen ulertzen zer egin behar genuen, non zeuden landu baharreko testuak, egunerokoa formatu digitalean egin behar genuenetz... Nire ustez, anabasa hau, azkeneko asteko grebagatik izan da, bertan azaldu baitzuten metodologia honen nondik norakoak, ebaluazioa... Hainbeste zalantza izan ditut, non konturatu naizen gaurko eginbeharrekoa ez dudala bete: eskolara testuak irakurrita eta notak aterata eraman, taldean eztabaidatzeko. Hala ere, azkenean hurrengo konklusioak atera ditut garbi:
  • Bloga portfolioa egiteko euskarria da.
  • Landu beharreko gaia "Gaitasun Mapa" da.
  • Aurkezpena azaroaren 20an egin behar dugu.
  • Lanaren prozesu guztia dokumentatzaileekin partekatu beharra dugu.

2014(e)ko urria 24, ostirala

2. Saioa - 2014ko urriaren 23a

2. Saioa - 2014ko urriaren 23a

Saio honetan greba egitea erabaki dut, beraz, ez naiz eskolan egon. Hala ere, espazio xume hau erabili nahiko nuke LOMCEren aurkako greba honetan zergatik parte hartu dudan azaltzeko.

Lege hau erreakzionariotzat hartzen dut, kontuan harturik frankismo garaiko hezkuntza sistemako ezaugarri batzuk berreskuratu nahi dituelako, erlijioa eta sexu banaketa besteak beste.

Beste alde batetik, PPren ideologia ere islatuta agertzen da, neoliberalismoan eta kontserbadurismoan oinarritzen dena. Hau da; alde batetik, politika ekonomiko deserregulatzaileak eta pribatizatzaileak bultzatzen ditu (sistema kapitalista laguntzen dutenak). Eta bestetik, ohiturak, sistema patriarkala, erlijioa, familia tradizionala, autoritatea, zentralismoa, etab. babesten dituzte. 

Hona hemen lege honetan aurki ditzakegun ideologiaren erakusle batzuk:
1.      Merkantilismoa: Hezkuntza-sistema merkatu-ekonomiaren zerbitzura jartzen du, pertsonen prestakuntzari baino, errendimendu ekonomikoari lehentasuna ematen dion heinean.
2.   Indibidualismoa eta klasismoa: prestakuntza norbere sustapenera dago bideratuta. Ibilbide desberdinak (talentuaren arabera) hartzen dituen hezkuntza-egitura bat garatzea nahi dute. Hori lortzeko, ibilbide bereiziak antolatu eta ikasleak etengabeko errebaliden emaitzen arabera banandu nahi dituzte.
3.     Uniformizatzea eta zentralizatzea: Ikasgaien helburuak eta oinarriak beraiek kontrolatzean, erkidego guztiak berdina ikasiko dute eta froga berdinak izango dituzte, horrela autonomi erkidegoen arteko ezberdintasuak murriztuko dituzte.
4.  Autoritarismoa: Eskola-komunitateko gainerako kideek erabakiak hartzeko eskubidea mugatu egiten da, gainera, ikastetxeen autonomiaren ustezko garapena zuzendaritzari ahalmen handiagoa ematera mugatzen da.
5.   Lehiakortasuna: Etengabeko ebaluazioak eginez eta ikastetxeen rankinga antolatuz (elitismoa edota eskola-gethoak bultzatuz).
6.    Bereizkuntza: Eskatutako profilarekin bat ez datozen ikasleak kanporatzeko bideak sortzen dira.
7.  Sexismoa: Testu osoak maskulinoan (profesores, directores, alumnos eta padres) bakarrik erabili ez ezik, hezkuntza ez sexistaren inguruko aipamen oro ezabatu da. Gainera, sexu-bereizketa egiten dituzten zdiru publikoarekin finantziatuko dira.
8.      Pribatizazioa: Irakaskuntzaren pribatizazioa bultzatzen du, esaterako, administrazioak behar beste plaza publiko eskaintzeko derrigorrezkotasuna desagerraraziz.
9.      Doktrinamendua: Katolizismoari mesede eginez erlijioa (edo balore sozialak eta kulturalak) irakasgai derrigorrezkoa izango da eta ebaluatu egingo da. Era berean, artea eta etikarekin erlazionaturiko irakasgaien desargepenak, ikasleen pertsonalitatearen garapena saihesten dute, ideologia nagusiaren barruan sarraraztea eta honen betierekotasuna ziurtatzen dituztelarik.
 
Nik neuk, behintzat, ez dut horrelako hezkuntza sistema baimendu nahi. Eta zuk?

http://www.eldiario.es/vinetas/LOMCE-making-of_10_189081091.html -tik berreskuratua. 

1. Saioa - 2014ko urriaren 16a

1. Saioa -2014ko urriaren 16a

Lehenengo saio honetan, irakasleak bere burua aztertu ez ezik, lauhileko honetan zehar irakasgai honen nondik norakoak azaldu egin dizkigu.

Lehenengo egun honetan motibatu nauena zera izan da: metodo aktiboak erabiltzea. Izan ere, irakasgai honek egoeraren pedagogia hartzen du kontuan. Modu honetan ikasleari, irakasleari, espazioari, denborari, metodologiari... garrantzia ematen zaie. Hau guztia kontuan hartuz, erronka hauek proposatzen dizkiot neure buruari:
  • Taldean sinergia egon dadin lagundu. Nire aldetik, besteen iritziak errespetatuko ditut eta neure barne autoritatea sustatuko dut arduraz lan eginez eta epeak errespetatuz. 
  •  Maieutika deritzon metodologia ezagutu eta honetan lan egiten ikasi. Horretarako nire zalantzetatik abiatuko naiz, galderak proposatzeko eta ondoren, hauen erantzuna lortzeko.
  •  IKTen beldur ez izan. Nahiz eta inoiz ez dudan blog bat, sites bat, bideo bat... egin, ahalik eta gehien trasteatzen ahaleginduko naiz. 
Beste alde batetik, hurrengo zalantza izan dut: zer da postprograma bat? Espero dut hurrengo saioak aurrera joan ahala argitzea.
Halaber, Alaitzek bere bloga aurkeztu digu: K(i)likaTIK. Hemen irakasgaiaren argibide gehiago aurki ditzakegu, baita IKTei buruzko informazioa.
Azkenik, dinamika bat egin dugu aurrezagutzak aztertzeko. Horretarako, banaka, isilik, aulkiakn ondo eserita, begiak itxi ditugu eta gure gorputza sentitu bitartean, irakasleak hurrengo galderak bota ditu:




  • Zer dira IKTak? Nola definituko zenituzke? Ezagutzen al duzu euren ezaugarriren bat?
  • Zeri deitzen zaio Informazioaren Gizartea? Zein erlazio egon daiteke IKT eta Informazioaren Gizartearekin?
  • Eraginik al dute IKTek ezagutzan eta hezkuntzan?
  • Irakaskuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
  • Eta Haur edo Lehen Hezkuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
  • Eta zeuk, eguneroko bizitzan, zein aplikazio erabiltzen duzu? Eta zertarako?
  • Zein aplikazio, proiektu edo esperientzia ezagutzen dituzu hezkuntza arloan? Zein edo zeintzuk erabiliko zenuke eta zertarako?
Hasiera batean zentratu ez naizen arren, buruan milaka gauza nituelako, hauek izan burura etorri zaizkidan ideiak:


Sarrera


 
Blogger Templates