Social Icons

2014(e)ko azaroa 27, osteguna

7. Saioa

7. Saioa - 2014ko azaroaren 27a 

 Saio honetan, irakaskuntza gurpileko azkeneko gaiak aurkeztu dira. Bideoen eta powtoonen erabilera nagusitu da aurkezpenetan, beraz, aurkezpenak nahiko azkarrak izan dira. Hona hemen talde bakoitzaren ideia interesgarriena!

1. Taldea – Manereo Aprendizaje Estratégico y TICs (Eider Reta, Markel Rios, Mikel Rodriguez eta Itziar Rodriguez)


 Zaila egin zait testu guztia irakurtzea, baina ikusi dudan guztiagatik alfabetizazioaren bost dimentsioak nabarmendu nahiko nituzte. Nire ustez, dimentsio instrumentala, kognitiboa, komunikatiboa, akziologikoa eta instrumentala aintzat hartzea guztiz egokia da, hezkuntzaren helburu gorenari laguntzen diote eta: IKASLEEN GARAPEN OSOA 


by Maria Menoyo

 2. Taldea- + ke 1x1 (Amaia Santamaria, Gorka Santamaria, Andrea Seco eta Naia Zubiarrain) 


 Ideia aipagarria: Eskola 2.0 

Bideoan primeran azaldu duten bezala Eskola 2.0 proiektu bat da, IKTak eskolan integratzea helburu duena.  Era berean, eskolak teknologia arloan jasandako garapenei egokitzeko eta hurbiltzeko asmoarekin ere aplikatu da proiektu hau. Hala ere, uste dut proiektu honen heleburua ezin hobea bada ere, praktikan jartzean porrot itzela suposatu duela. Ni praktika aldian zehar eta nire ikaskideen izan ditudan elkarrizketen arabera, ikusi dut proiektu hau aurrera eramateko baliabide materialak baino ez direla eman eta irakasleek ez dituztela software gehienak kontrolatzen eta arazo digital baten aurrean ez dakite nola jokatu. Hori dela eta, uste dut proiektu honen akats garrantzitsuena irakasleen formakuntzan aurkitzen dela. Halaber, gehien harritu nauena zera da: ikasgelan IKTak erabiltzea modu guztiz pasibo batean (gaiak liburutik irakurri ordez, proiektoretik irakurtzea, esaterako). 


http://2.bp.blogspot.com/__Wd-kb08PXg/S5Zo6nmDAqI/AAAAAAAAAYg/y9AAF6t81zc/s1600-h/layout_set_logo.gif tik berreskuratua.

 3. Taldea – Gaitasun Digitala (Ziortza Sagasti, Aiala Salceda, Olaia Sanchez eta Haizea Ruiz de Loizaga) 


1. taldean bezalaxe, oso zaila egiten zait ezertaz ohartzea, uste dut behintzat azalpentxo bat beharrezkoa litzaketela gaiaren nondik norakoak ulertzeko. Hori dela eta, eta bideoaren abiadura dela eta ezinezkoa zait ideia bat ere aipatzea. Horrexegatik, puntu honetan Powtoonen erabileraz hitz egiteko erabiliko dut. Powtoon oso tresna erakargarria iruditzen zait, software librekoa delako eta marrazki ugari txertatzea ahalbidetzen duelako, mugimenduarekin gainera. Hala ere, uste dut egokiagoa litzatekela haurrekin ikasgelan erabiltzeko, unibertsitatean gai bat azaltzeko informalegitzat hartzen dut. Hona hemen Powtoon programako tutoriala:



4. Taldea – Praktika onak (Eider Martinez, Junkal Susperregi, Iñaki Tavera eta Tatiana Terrón) 


 Ideia aipagarriak: Internetak eskolak aktiboak, konstruktiboak, kolaboratzaileak, berariazkoak, dialogikoak, pertsonalizatuak eta erreflexiboak izatea baimentzen du.

Ideia hau gehien gustatzen zaizkidanetarikoa da, uste dudalako hezkuntza berritzaile baten oinarrizko printzipioak aipatzen dituela. Ni noizbait lortzen badut irakaslea izatea zera nahi dut irakaseengan: parte hartzea, euren aurreideietatik abiatuz ideia berriak integratzea, taldean ikastea, helburu jakin batzuk betetzea, ekintzak errealitatearekin kontaktuan egotea, elkarrizketen bidez ideak partekatzea eta norberak bere ikasketa prozesuaren gainean hausnartzea. 

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/1/1d/Informtica1.jpg -tik berreskuratua.


 5. Taldea – TIC-TAC (Iraitz Zarraga, Leire Zabala, Xabier Zarraga eta Amets Zarraga)


 Ideia interesgarria: TIC – TAC


TIC eta TAC ezberdintzearen ideia oso interesgarria suertatu zait. Izan ere, TIC “Tecnologías de la Información y las Comunicaciones” delakoari egiten dio erreferentzia (gure irakasgaia), baina TAC, aldiz, “Tecnologías del Aprendizaje y el Conocimiento”. Nik, nahiago dut hemendik aurrera TAC kontzeptua erabiltzea. Izan ere, TAC-ak bilatzen dutena zera da: TIC-ak erabiltzea hezkuntza sistema hobetzeko, eta ez soilik modu instrumental batean. Baina, helburu gorena Alaitzek klasearen bukaeran aipatu dituen TEP-ak izan behar dira, hau da, “Tecnologías para el Empoderamiento y la Participación”. Kontzeptu honen barnean Web 2.0 kontzeptuak zentzua hartzen du. Izan ere, erabiltzaileek euren artean lankidetzan aritu daitezke komunitate birtual bat osatuz.

By Maria Menoyo

 6. Taldea – Horizonte Txostena (Unai Valtierra, Nerea Velasco, Cristina Yélamos eta Germán Vazquez) 


 Ideia interesgarria: IKTen sortzaileak zergatik ez dute teknologietan oinarritutako hezkuntza euren seme-alabentzako, komunikazioa, erlazio inpertsonalak eta sormena kaltetzen dutelakoan? 

Nire ustez, muturreko metodologiak (teknologiak ez erabiltzea edo gauza guztietarako erabiltzea) ez dira egokiak. Gogora dezagun “Bertutea orekan dago”. Beraz, IKTak euren neurrian erabili behar dira: zerbaiterako mesedegarriak suertatzen bazaizkigu aprobetxa ditzagun edo, aldiz, oztopoa baino ez badira baztertu ditzagun.

Hona hemen talde honek bere gaia laburtzeko egin duen argazkia:

https://lh3.googleusercontent.com/oAt0aAdIphue5Zde4NklMyQWWH0JGP604mIZk64NuDpH6_kQvF3dIHUWiTutsqzL_xRmrK8CHpsznmMCa7ri-ExkVllvDQB_Q2UyiBvRPM4ayM3-6-jbfiBwO5lyzcHZLw-tik berreskuratua. 

 

 EBALUAZIOA: 


  • Alde positiboak: 
    •  Denbora errespetatu da. 
    •  Ikus-entzunezko baliabide ezberdinak erabili behar dira. 
  • Hobetzeko proposamenak: 
    •  Gelakideok aurkezpenak egiten direnean gelara joatea eta adi eta isilik egotea. 
    • Norbaitek bere iritzia ematen duenean entzutea eta ez molestatzea. 
    • Klasean parte-hartzea, zalantzak plazaratuz eta ikaskideekin eztabaidatuz.

2014(e)ko azaroa 21, ostirala

6. Saioa

6. Saioa- 2014ko azaroaren 20a 


Saio honetan hurrengo 7 taldek euen gaiak aurkeztu dizkigute. Ikus itzazue behean talde bakoitzetik aipatutako ideia interesgarriena! 
 

1. Taldea – Gizarte pantailanitza (Ander Gastesi, Ane Goienetxe, Josu Hernaez eta Xabier Ibarrondo) 


 Ideia aipagarria: IKTen eragina sozializazioan 

Argi dago, bizi garen gizartean pantailez inguratuta bizi garela eta jasotzen dugun informazio gehiena pantaila hauetatik datorrela. Hori dela eta, pantailek haurren gizarteratzean izugarrizko eragina dute. Beste hitz batzuetan esanda, haurrek komunikabideen bitartez jasotzen dituzten ereduak barneratzen dituzte eta euren gizartera moldatzeko erabiltzen dituzte. Hori dela eta, ikasleei kritikoak izaten irakatsi behar diegu. 

http://vector4free.com/vector/technology-vector/ -tik berreskuratua. 

2. Taldea – El aprendizaje autorregulado como marco teórico para la aplicación educativa de las comunidades virtuales y los entornos personales de aprendizaje. (Aitziber Luperena, Hilargi Macho, Izaro Maguregi, Marina Mardones) 


Ideia aipagarria: Ikaskuntza Autorregulatua 

Kontzeptu hau oso aberasgarria iruditu zait ikaslea bihurtzen delako bere ikaskuntza prozesuaren gakoa. Izan ere, ikaslea bera da helburuak finkatu, planifikatu, automotibatu, estrategiak garatu, autoebaluatzeko… prozesuak egiten dituena eta irakaslea prozesu guzti honen gidaria baino ez da. 


http://pixabay.com/en/ipad-monitor-hands-keep-tablet-527611/-tik berreskuratua 

3. Taldea – Gaitasun Mapa (Jon Martija, Unai Martin, Naia Martinez eta Maria Menoyo) 


Ni talde honen partaide izan naiz eta lan hau egiteko jarraitu dudan prozesu guztiak IkaskuntzaGurpilak leihoan aurki daiteke. 

Esan beharra dut aurkezpenean plataforma berri bat erabiltzen saiatu garela: Emaze. Landu ditugun testuak pixka bat astunak zirenez hauek modu dinamiko batean azaltzen saiatu gara. Horretarako, lau testuak uztartu ditugu, testu oso eta argi bat osatzeko asmoz. Halaber, esan behar dut hasieran urduri nengoen arren, gaia azaltzen ondo sentitu naizela eta saiatu naizela modu ulerterrezan azaltzen, nire atala nahiko teknikoa zelako.


4. Taldea – Web 2.0 (Asier Ibarzabal, Laura Iriarte, Josu Isasi eta Asier Landeta)


Ideia aipagarria: IKTen arriskuak saihesteko asmoz eskolak egin ahal duena.

Nire ustez, etorkizuneko irakasle bezala ezinbestekoa da IKTak dakartzaten arriskuak ez ezik, hauek nola saihestu ezagutzea. Izan ere, haurren segurtasuna eta pribatutasuna bermatu behar dugu. Hori dela eta, hurrengoak dira besteak beste eskolak hartu ahal dituen neurrietako batzuk: Interneteko segurtasunaren gaia curriculumean txertatu Eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi Iragazteko eta monitorizatzeko programak erabili Ikasleak izan ditzaketen arriskuetatik babestea ahalbidetzen duen eskola politika ezarri. (foru itxiak, email-sare pribatuak…) 


https://c1.staticflickr.com/9/8201/8244333625_0b9f61d10a_b.jpg -tik berreskuratua. 

5. Taldea – Web 2.0 (Jon Larramendi, Agueda Larrazabal, Ion Larreategi, Aimar Legorburu eta Alazne Lopez) 


 Ideia aipagarria: Web 2.0 

Audioaren erruz, kostatu zait gai hau ulertzea, beraz, aukeratu dudan kontzeptua gaiari egiten dio erreferentzia. Web 2.0 ei esker erabiltzaileok hartzaile izatetik, web komunitatearen parte hartzaile aktibora pasa gara. Honek hezkuntzak aukera anitz ematen ditu metodologia kolaboratiboak aurrera eramateko, parte hartzea sustatzen duen heinean. 

https://c2.staticflickr.com/4/3009/2735401175_fcdcd0da03.jpg-tik berreskuratua.

6. Taldea – Gaitasun Digitala (Natalia Monroy, Ane Monzon, Gonzalo Morales eta Nerea Oliver)


Ideia aipagarria: alfabetizazio mota ezberdinak 

Aurreko hausnarketetan aipatu dugun bezala, gizartea inoiz baino azkarrago aldatzen ari da. Honen eraginez, gizabanakoak etengabeko aldaketa berriei egokitzen ikasi behar dugu. Horrek alfabetizazio modu ezberdinak bereganatzea eskatzen digu: audiobisuala, digitala, informazionala eta multialfabetizazioa (instrumentala, kognitiboa axiologikoa eta sozioaktitudinala).


http://media.feedfloyd.com/post/thumb-2/14283e3075156e493bfda6bafbe71be59f2dc1af.jpg-tik berreskuratua. 

 7. Taldea – Gaitasun Digitala (Itziar Ortega, Eloie Palazuelos, Josu Perez eta Ekai Prieto) 


Ideia aipagarriak: Erronkak 

Hasteko, aipatu nahi dut aurkezpen hau oso ondo antolatua egon dela eta ulertzeko erraza dela. Hariarekin jarraituz, nabarmendu nahiko nituzke lanean zehar planteatu dituzten hurrengo lau erronka: gainformaketa, irakaslearen rola aldatu, ordenagailuen erabilera eta kooperatibismoa. Honek zera erakusten du: irakaskuntza –ikaskuntza prozesuko protagonista ikaslea izan behar du, zeina ordenagailuen ematen dituztek aukeraz baliatuz, informazioa kudeatzen ikasi behar duen eta komunitatean lan eginez. 

http://pixabay.com/en/education-teaching-classroom-381909/ -tik berreskuratua. 

EBALUAZIOA 


  • Alde positiboak: 
    • Erraminta berriak erabili dira 
    •  Lanen kalitatea.
 
  • Hobetzeko propoamenak: 
    •  Isilik egotea jendea euren gaia azaltzen ari den bitartean 
    • Taldekideak azaltzen ari diren bitartean, gorputz-adierazpen egokia izatea, errespetua adierazten duena. 
    • Talde ezberdinek testu berdinak ez lantzea 
    •  Bideoak aurkezpenak modu dinamikoago batean egiteko helburuarekin egin badituzte ere, jendeak arreta galdu du. Beraz behar bada pertsona baten presentzia arreta irabazten du. 
    •  Gaiak astiroago azaltzea.

2014(e)ko azaroa 13, osteguna

5. Saioa

5. Saioa - 2014ko azaroaren 13a


Saio honetan, Irakaskuntza Gurpilen aurkezpenekin hasi gara eta gelako 5 taldeek euren gaia azaldu dute guztion aurrean. Erabaki dut Irakaskuntza Gurpilen aurrean hausnartzeko honela egingo dudala: 

  • Talde bakoitza landu duen gaia aipatuko dut eta horretatik interesgarri suertatu zaizkidan ideiak aipatuko ditut eta horietaz hausnartuko dut. Izan ere, hauek nire irakaskuntza prozesua islatzen dutelakoan nago, eta ez, aldiz, aurkezpenetatik ateratako laburpena soilik. Gainera, gai hauei buruzko informazio guztia Dokumentatzaileek bilduko dute eta informazioa nahi izatekotan euren orrialdetara baino ez dugu jo behar. 

  • Beste alde batetik, aurkezpenei buruzko nolabaiteko ebaluazio inpertsonala egingo dut. Honekin lortu nahi dudana zera da: inor ez bere burua epaituta sentitzea eta akatsak ikasteko abiapuntu bezala ulertzea. 

1. Taldea – Informazioaren Gizartea (Mireia Cobo, Garazi Cortes eta Leire de Prado) 

 Talde honen aurkezpenaren hurrengo bi ideia nagusiekin geratu nahi du: 

1. Teknologiak hezkuntzan sartzea irakasleen eskaeragatik eta erabakiagatik izan behar da eta ez, aldiz, inposaketa bat. Nire ustez, hau funtsezkoa da, izan ere, irakasleak soilik erabiliko dituzte IKTak duten erabilgarritasuna ikusten dutenean eta hauekin eroso sentitzen direnean. Hala ere, uste dut irakasle guztiek hezkuntza berritzeko ahaleginak egin behar dituztela. 

 2. Teknologiak hurrengo arazoak sor ditzake irakaskuntzan: analfabetatze teknologikoa, formakuntzarako exigentzia berriak, formakuntza sistemen bat ez etortzea, testuak ulertzeko zailtasunak, gehiegizko informazioa eta aldaketekiko adaptazio eza. Nire iritzi apalean, hezkuntza komunitateak arazo hauez kontziente izatea da egoera honi aurre egiteko lehenengo urratsa. Ondoren, arazo hauek erronka bihurtu behar dira.

http://pixabay.com/en/shield-transport-panel-board-229112/-tik berreskuratua.

 2. Taldea – Ezagutzaren Gizartea (Ester Diego, Maider Diez, Gontzal Diez eta Miren Eeles) 


Talde honen aurkezpenaren hurrengo ideia iruditu zait interesgarrien:

“Internetek gure arazo guztiak konpondu ahal dituela pentsatzeak gure ahalmen kognitiboa gutxitzen du “

Hau da, Interneta bai, izan daiteke nolabait gure ADIMEN ARTIFIZIALA, gure burmuinaren luzapena, organo honen eginbehar batzuk betetzen dituelakoan. Ideia hau argi islatzen du Internet soilik baliabide bat dela, zeina informazio anitz gure eskuetan jartzen duen, batzuetan aldez aurretik landutako eta prozesatutako informazioa. Baina soilik ezagutza eta jakinduria lortuko dugu baliabide hauek egoki erabiltzen eta ulertzen ditugunean, gure kritikotasunez baliatuz. 

http://pixabay.com/en/brain-think-human-idea-20424/-tik berreskuratua

 3. Taldea- Ezagutzaren Gizartea (Asier Egiruren, Joana Elorriaga eta Lara Estrella) 


Hautatu dudan ideia interesgarriak Interneten alde onak eta alde txarrak izan da: 

  • Alde onak:
    • Komunikatzeko erraztasuna 
    • Denbora aurreztu eta dena eskura 
    • Informazio bilketa.
  • Alde Txarrak 
    • Aldaketa handiak eragingo ditu gure bizitza kulturalean.
    • Kontzentrazioa, ahalmena, hausnarketa, arreta, pazientzia galarazi. 

Azkeneko hausnarketarekin zerikusi handia du ideia honek. Baina hemen aipamen berezia egin nahi diot lehenengo alde txarrari. Izan ere, egia da gure bizitza kulturala aldatu egin dela Interneten eraginez, globalizazioa dela eta. Globalizazioak klase dominatzailearen kutura jartzen dute beste kultura guztien gainetik. Beraz, irakasle bezala hau da kontuan hartu beharreko gai garrantzitsu bat, kultura guztiak aintzat har ditzagun. 

http://pixabay.com/en/sunset-island-mar-dusk-brain-485016/-tik berreskuratua.

 4. Taldea- Solidotik Likidora (Aitor Etxeandia, Mikene Ferreiro, Ekaitz Garcia eta Maitane Garcia)


 Talde honen ideia aberasgarriena gaia laburtzen duena izan da, Bauman filosofoaren hurrengo metafora, alegia. 
 “Solidotik likidora” 

Metafora honen bidez Baumanek gaur egungo gizartea likidoa dela dio, informazioa eta jakinduria etengabe aldatzen baitira, inolako orekarik gabe. Beste alde batetik, XIX. eta XX. Mendeko mendebaldeko kultura solidoarekin lotzen du, estabilitatea eta oreka nagusitu zelako. Baumanek ikaskuntza eredu eta alfabetizazio ikuspegi berrien beharra ikusten du, ikasleek euren identitate digitala lortzeko asmoz (pertsona autonomoak, kritikoak…). Hau da, nolabait subjektuen identitatea definitzea gizarte kultural honetan.

Zigmunt Bauman. http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/a/a3/Zigmunt_Bauman_na_20_Forumi_vydavciv.jpg- tik berreskuratua.

5. Taldea – “Flecha” pedagogoa – Sociedad de la información y el aprendizaje (Nerea Garcia, Aingeru Garcia, Unai Garcia, Dani Linero eta Jon Garcia)


Talde honetan landutako Ikaskuntza Dialogikoak nabarmendu nahiko nituzke. 

Niretzako aberasgarria izan den gai bat da ez bainuen pedagogia teoria hau ezagutzen. Ikaskuntza dialogikoak gizartean errealitatea partekatua dela eta gizabanakoen ikaskuntza gizarte harremanez osatu egiten dela defendatzen duen teoria bat da. Aldi berean, konstruktibismotik osatu den pedagogia-filosofia ere bada, hezkuntzan sor daitezkeen ezberdintasunak gainditu nahian. Praktikan, elkarbizitza arazoei aurre egiten die eta eskola-porrotaren kontrako frogatutako metodologia inklusiboa dela egiaztatu da, ikas-taldetik inor baztertu gabe. Honetan oinarritzen dira iaz soziologian ikasitako  Ramón Flecharen ikas-komunitateak.  Honetan oinarrituz zuokin soziologian ikustitako hurrengo bideoa partekatu nahiko nuke:



EBALUAZIOA 


Gaurko aurkezpenei interesgarri deritzet. Esan beharra dago, beste taldeek baino denbora gutxiago izan dutela euren lana egiteko eta horrenbestez, uste dut kalitate oneko lanak egin dituztela izan duten denborarako. Gainera guztiak ausartak izan dira eta ondo aritu dira guztion aurrean hitz egiten.

Hobetzeko proposamenak hurrengoak dira: 
  • Aurkezpenetan testu gutxi jartzea. 
  • Aurkezpen ilunak baztertzea eta ondo ikusten diren koloreak aukeratzea. 
  • Denbora errespetatzea 
  • Dugun denbora eta informazio kantitatea orekatzea. 
  • Prezzi eta ppt-a ez diren beste aurkezpen mota batzuekin saiatzea. 
  • Lasai hitz egitea.

2014(e)ko azaroa 6, osteguna

4. Saioa - MODULU ASTEA

4. Saioa - 2014ko azaroaren 6a

Aste hau, Modulu Lana egiteko lehenengo astea izan da. Hortaz, ez dugu izan saio teorikorik. Hala ere, ordu honetan Alaitzek eta Miriamek egon dira gelan eta bideoak egiteko argibideak eman dizkigute: plano ezberdinak, story board-a nola egin, formatuak konbertitu...

Horrez gain, Modulu Lanaren gainean geneukan zalantzak argitzeko erabili izan dugu.
  • Zenbat ondare aztertu behar ditu bakoitzak?
  • Nola daude antolatuta epeak?
  • Bideoak zer baldintza bete behar ditu?
  • Proposamen didaktiko bat egin behar dugu?
  • Nola antola dezakegu lana egitura koherente bat izan dezan?
 Neuri oso baliagarria suertatu zait beste urte batzuetako lanak ikustea. Izan ere, elkarrengandik oso ezberdina baziren ere, guztiak primeran eginda zeuden eta modulu lanean planteatzen den helburua betetzen zuten, inolako zalantzarik gabe. Horrek gure lanean konfidantza izaten lagundu digu, baita lana antolatzeko ideiak emateko ere.

 
Blogger Templates