Social Icons

2014(e)ko azaroa 13, osteguna

5. Saioa

5. Saioa - 2014ko azaroaren 13a


Saio honetan, Irakaskuntza Gurpilen aurkezpenekin hasi gara eta gelako 5 taldeek euren gaia azaldu dute guztion aurrean. Erabaki dut Irakaskuntza Gurpilen aurrean hausnartzeko honela egingo dudala: 

  • Talde bakoitza landu duen gaia aipatuko dut eta horretatik interesgarri suertatu zaizkidan ideiak aipatuko ditut eta horietaz hausnartuko dut. Izan ere, hauek nire irakaskuntza prozesua islatzen dutelakoan nago, eta ez, aldiz, aurkezpenetatik ateratako laburpena soilik. Gainera, gai hauei buruzko informazio guztia Dokumentatzaileek bilduko dute eta informazioa nahi izatekotan euren orrialdetara baino ez dugu jo behar. 

  • Beste alde batetik, aurkezpenei buruzko nolabaiteko ebaluazio inpertsonala egingo dut. Honekin lortu nahi dudana zera da: inor ez bere burua epaituta sentitzea eta akatsak ikasteko abiapuntu bezala ulertzea. 

1. Taldea – Informazioaren Gizartea (Mireia Cobo, Garazi Cortes eta Leire de Prado) 

 Talde honen aurkezpenaren hurrengo bi ideia nagusiekin geratu nahi du: 

1. Teknologiak hezkuntzan sartzea irakasleen eskaeragatik eta erabakiagatik izan behar da eta ez, aldiz, inposaketa bat. Nire ustez, hau funtsezkoa da, izan ere, irakasleak soilik erabiliko dituzte IKTak duten erabilgarritasuna ikusten dutenean eta hauekin eroso sentitzen direnean. Hala ere, uste dut irakasle guztiek hezkuntza berritzeko ahaleginak egin behar dituztela. 

 2. Teknologiak hurrengo arazoak sor ditzake irakaskuntzan: analfabetatze teknologikoa, formakuntzarako exigentzia berriak, formakuntza sistemen bat ez etortzea, testuak ulertzeko zailtasunak, gehiegizko informazioa eta aldaketekiko adaptazio eza. Nire iritzi apalean, hezkuntza komunitateak arazo hauez kontziente izatea da egoera honi aurre egiteko lehenengo urratsa. Ondoren, arazo hauek erronka bihurtu behar dira.

http://pixabay.com/en/shield-transport-panel-board-229112/-tik berreskuratua.

 2. Taldea – Ezagutzaren Gizartea (Ester Diego, Maider Diez, Gontzal Diez eta Miren Eeles) 


Talde honen aurkezpenaren hurrengo ideia iruditu zait interesgarrien:

“Internetek gure arazo guztiak konpondu ahal dituela pentsatzeak gure ahalmen kognitiboa gutxitzen du “

Hau da, Interneta bai, izan daiteke nolabait gure ADIMEN ARTIFIZIALA, gure burmuinaren luzapena, organo honen eginbehar batzuk betetzen dituelakoan. Ideia hau argi islatzen du Internet soilik baliabide bat dela, zeina informazio anitz gure eskuetan jartzen duen, batzuetan aldez aurretik landutako eta prozesatutako informazioa. Baina soilik ezagutza eta jakinduria lortuko dugu baliabide hauek egoki erabiltzen eta ulertzen ditugunean, gure kritikotasunez baliatuz. 

http://pixabay.com/en/brain-think-human-idea-20424/-tik berreskuratua

 3. Taldea- Ezagutzaren Gizartea (Asier Egiruren, Joana Elorriaga eta Lara Estrella) 


Hautatu dudan ideia interesgarriak Interneten alde onak eta alde txarrak izan da: 

  • Alde onak:
    • Komunikatzeko erraztasuna 
    • Denbora aurreztu eta dena eskura 
    • Informazio bilketa.
  • Alde Txarrak 
    • Aldaketa handiak eragingo ditu gure bizitza kulturalean.
    • Kontzentrazioa, ahalmena, hausnarketa, arreta, pazientzia galarazi. 

Azkeneko hausnarketarekin zerikusi handia du ideia honek. Baina hemen aipamen berezia egin nahi diot lehenengo alde txarrari. Izan ere, egia da gure bizitza kulturala aldatu egin dela Interneten eraginez, globalizazioa dela eta. Globalizazioak klase dominatzailearen kutura jartzen dute beste kultura guztien gainetik. Beraz, irakasle bezala hau da kontuan hartu beharreko gai garrantzitsu bat, kultura guztiak aintzat har ditzagun. 

http://pixabay.com/en/sunset-island-mar-dusk-brain-485016/-tik berreskuratua.

 4. Taldea- Solidotik Likidora (Aitor Etxeandia, Mikene Ferreiro, Ekaitz Garcia eta Maitane Garcia)


 Talde honen ideia aberasgarriena gaia laburtzen duena izan da, Bauman filosofoaren hurrengo metafora, alegia. 
 “Solidotik likidora” 

Metafora honen bidez Baumanek gaur egungo gizartea likidoa dela dio, informazioa eta jakinduria etengabe aldatzen baitira, inolako orekarik gabe. Beste alde batetik, XIX. eta XX. Mendeko mendebaldeko kultura solidoarekin lotzen du, estabilitatea eta oreka nagusitu zelako. Baumanek ikaskuntza eredu eta alfabetizazio ikuspegi berrien beharra ikusten du, ikasleek euren identitate digitala lortzeko asmoz (pertsona autonomoak, kritikoak…). Hau da, nolabait subjektuen identitatea definitzea gizarte kultural honetan.

Zigmunt Bauman. http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/a/a3/Zigmunt_Bauman_na_20_Forumi_vydavciv.jpg- tik berreskuratua.

5. Taldea – “Flecha” pedagogoa – Sociedad de la información y el aprendizaje (Nerea Garcia, Aingeru Garcia, Unai Garcia, Dani Linero eta Jon Garcia)


Talde honetan landutako Ikaskuntza Dialogikoak nabarmendu nahiko nituzke. 

Niretzako aberasgarria izan den gai bat da ez bainuen pedagogia teoria hau ezagutzen. Ikaskuntza dialogikoak gizartean errealitatea partekatua dela eta gizabanakoen ikaskuntza gizarte harremanez osatu egiten dela defendatzen duen teoria bat da. Aldi berean, konstruktibismotik osatu den pedagogia-filosofia ere bada, hezkuntzan sor daitezkeen ezberdintasunak gainditu nahian. Praktikan, elkarbizitza arazoei aurre egiten die eta eskola-porrotaren kontrako frogatutako metodologia inklusiboa dela egiaztatu da, ikas-taldetik inor baztertu gabe. Honetan oinarritzen dira iaz soziologian ikasitako  Ramón Flecharen ikas-komunitateak.  Honetan oinarrituz zuokin soziologian ikustitako hurrengo bideoa partekatu nahiko nuke:



EBALUAZIOA 


Gaurko aurkezpenei interesgarri deritzet. Esan beharra dago, beste taldeek baino denbora gutxiago izan dutela euren lana egiteko eta horrenbestez, uste dut kalitate oneko lanak egin dituztela izan duten denborarako. Gainera guztiak ausartak izan dira eta ondo aritu dira guztion aurrean hitz egiten.

Hobetzeko proposamenak hurrengoak dira: 
  • Aurkezpenetan testu gutxi jartzea. 
  • Aurkezpen ilunak baztertzea eta ondo ikusten diren koloreak aukeratzea. 
  • Denbora errespetatzea 
  • Dugun denbora eta informazio kantitatea orekatzea. 
  • Prezzi eta ppt-a ez diren beste aurkezpen mota batzuekin saiatzea. 
  • Lasai hitz egitea.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
Blogger Templates