Social Icons

2014(e)ko abendua 19, ostirala

Azkeneko Hausnarketa

Bloga ixteko momentua heldu da. Egia esan, nire bide teknofilo hau laburra geratuz zait, lauhileko hau Practicum I egitearen ondorioz motzagoa delako. Hala ere, uste dut asko ikasi dudala, bai hezkuntzari, bai informatikari dagokionez. Gainera uste dut hasieran neure buruari proposatutako helburuak bete ditudala:

  • Taldean sinergia egon dadin lagundu. Uste dut klasean aktiboki parte hartzen saiatu naizela, nire iritzia emanez ahal nuenean eta gainerako taldeek euren lana azaltzean adi egoten. Era berean, talde handian ez ezik, nire taldean ere inplikatu naizela uste dut, neure eginbeharrekoa betez eta taldekideak lagunduz. Halaber, esan beharra dut pena eman didala jende gehienak ikaskuntza gurpiletan gehiago inplikatu ez izanak, eta eskoletara joan ez izana, uste dudalako aukera polita zela iritzi ezberdinak azaleratzeko.
  • Maieutika deritzon metodologia ezagutu eta honetan lan egiten ikasi. Asko gustatu zait klasean jarraitu dugun metodologia eta eroso sentitu naiz, gutxi gorabehera norberak nahi duena ikastea ahalbidetzen duelako, hau da, nire zalantzetan eta ezagutzen ez nituen gauzetan oinarrituz, aurrera eraman dut nire ikaskuntza prozesua. Hala ere, uste dut ikaskide gehienak ez dutela metodologia honen funtsa oinarritu, hau jarraitzeko barne ekimena izan behar dugu eta. Klasean saio teorikoak oso teorikoak izan direla entzun badut ere, ni ez nago batere ados. Izan ere, bakoitzak nahi zuen bidea jarraitu zezakeen aurkezpena egiteko, bloga eraikitzeko, testuak lantzeko... eta horrek IKTekin asko trasteatzeko aukera ematen du. Orobat, ez nioke zentzua aurkituko klasean programa espezifiko batzuk lantzeari, azken finean, Internetek ematen dituen aukerak oso azkar zaharkituta geratzen direlako. Hortaz, uste dut hobe dela gure kabuz programa ezberdinak ezagutaraztea eta hauek erabiltzen ikastea.
  • IKTen beldur ez izan. Hasi baino lehen, eskerrak eman nahiko nizkieke bideo-tutorialak egiten dituzten pertsonei eta Youtuben jartzen dituztenei. Izan ere, eurengatik izango ez balitz, ez nuke ezta ikasi dudanaren erdia ere ikasiko. Hau esanda, ordenagailuekin lortu dudan abileziak txundituta utzi nau, hasiera batean ez bainekien ezta "html" bat zer zen. Azkenean, blogarekin eta site-rekin gogo handiz ibiltzea lortu dut, pixka bat teknofilo bihurtu naiz!

10. Saioa - AZKENEKO EGUNA :(

10. Saioa - 2014ko abenduaren 18a

Gaur, azken eguna izan da. Hasteko, dokumentatzaileen azken taldeak euren site-a aurkeztu digute. Ondoren, koebaluazioak eta autoebaluazioak entregatu ditugu. Bukatzeko, Alaitzek hezkuntza hobetzeko aholku batzuk eman dizkigu, eta egia esan asko gustatu zaizkit. Hori dela eta, gaurko hausnarketa bideo batzuen eta irudi batzuen bitarteaz egitea erabaki dut.

1. Erosotasun eremutik irten ikaskuntza eremuan sartzeko.


http://pixabay.com/en/plant-sprout-dicotyledon-life-259806/ -tik moldatua.

http://pixabay.com/en/wisdom-traffic-sign-meditation-92901/ -tik moldatua.

2. Ikaskuntzaren linealtasunetik kaosera.

 http://pixabay.com/en/chaos-regulation-chaos-theory-tree-485501/ -tik moldatua.

http://pixabay.com/en/bubble-fun-colors-game-flight-83758/ -tik moldatua.

3. Irtenbidea kulturala da.



http://pixabay.com/en/scouring-rush-horsetail-plant-nature-216066/ -tik moldatua.

http://pixabay.com/en/dandelion-flower-flowers-nature-167112/ -tik moldatua.

4. Frogatu, erratu eta hasi berriro. 

 http://pixabay.com/en/tree-tree-trunk-wood-forest-241513/ -tik moldatua.

http://pixabay.com/en/ladybug-macro-bug-nature-200837/-tik moldatua


2014(e)ko abendua 12, ostirala

9. Saioa

9. Saioa - 2014ko abenduaren 11a


Saio honetan, ezin izan naiz eskolara joan medikuarenera joan behar nuelako. Hala ere, badakit aste honetan dokumentatzaileek eurek egindako lana aurkeztuko zituztela. Hori dela eta, euren web-orrialdeak bisitatzea erabaki dut. Dokumentatzaileen Sites-etik atera dudan ondorioa hurrengoa da:  talde guztiek lan handia egin dutela gainerako talde guztiek egindako lanak bilduz eta prozesua adieraziz. Halaber, oso baliagarriak izan ahal zaizkigu etorkizunean IKTei buruzko informazioa lortzeko eta hau beste lan batzuetan erabiltzeko.

Hona hemen, dokumentatzaileen site-n linkak:

https://www.sites.google.com/site/dokumentatzaileak01/home

https://sites.google.com/site/dokumentatzaileak/home

https://sites.google.com/site/dokumentatzaile23/home

https://sites.google.com/site/dokugunea/

2014(e)ko abendua 4, osteguna

8. Saioa - MODULU ASTEA

8. Saioa - 2014ko abenduaren 4a

Aste hau, 2. Modulu Astea da, beraz, ez dugu izan eskola teorikorik. Hala ere, IKTak erabiltzen jarraitu dut, honako honetan "windows movie maker" programa gure bideoa montatzeko!


 
Blogger Templates