Social Icons

Ikaskuntza Gurpila

Taldea


Lau pertsona osatzen dugu Gaitasun Mapa taldea eta hauexek dira taldekide bakoitzaren rola:



Landu behar dugun gaia eta testuak

Gure taldearen ikergaia, Konpetentzia Digitalaren lehenengo gaia izan da, Gaitasun Mapa, alegia.

Horretarako hurrengo hiru testuak landu behar izan ditugu:


Nire apunteak


Hona hemen ikaskuntza gurpilerako landu ditudan testuetatik ateratako informazioa:


Lan idatzia

GAITASUN MAPA
insight.jpg


Sintesia


IKTen gaitasun mapa azaldu aurretik gaitasun ideia definitzen eta bere sorreraren prozesua azaltzen ahaleginduko gara.


1990an EEUUko SCANS informeak oinarrizko gaitasunen hurrengo hiru tipologiak bereizten ditu:
  • Oinarrizko trebetasunak: irakurmena, idazmena, aritmetika eta ahozko adierazpena.
  • Arrazonamendu gaitasuna: pentsamendu sortzailea, erabakiak hartzea,  problemak ebaztea, egoera zailak bisualizatzea eta ikasten ikastea
  • Ezaugarri pertsonalak: erantzukizuna, autoestimua, soziabilitatea, antolatzeko gaitasuna eta osotasun pertsonala.


1699an UNESCOk egindako DELORS txostenan hezkuntzaren lau zutabeak ezartzen dira, gaitasun akademikoak eta eguneroko bizitza eta bizitza laborala konektatzearen garrantzia azpimarratuz:
  • Izaten ikastea
  • Ezagutzen Ikastea
  • Egiten ikastea
  • Elkarbizitzen ikastea.


2002an ELGE-k, DeSeCo txostena prestatzen du. PISA proben oinarria egin  zuten eta gaitasunaren ideia horrela definitu zuten:
“Era egokiz eskaerei erantzuteko eta egitekoak gauzatzeko ahalmena.”


2005ean  Europako Batasunak hezkuntzarako funtsezko gaitasunak definitzen eta  zehazten ditu.
“Ezagutzen,  trebetasunen, jarreren eta baloreen konbinazio integratua, testuinguruari egokituak, oinarrizko  hezkuntzan dauden ikasle guztiek garapen pertsonala lortzeko,  hiritar aktibo bihurtzeko eta  gizartean integratzeko behar dituztenak”


1.    Ama hizkuntzan komunikatzea
2.    Atzerriko hizkuntzen komunikatzea
3.    Gaitasun matematikoa eta zientzia eta teknologiaren oinarrizko gaitasunak
4. Gaitasun Digitala: bere barnean hartzen du informazioaren gizarteko teknologien erabilera ziurra eta kritikoa. IKTen oinarrizko gaitasunetan oinarritzen da: ordenagailuen erabilera informazioa lortzeko, ebaluatzeko, gordetzeko, produzitzeko, azaltzeko eta elkarbanatzeko, baita komunikatzeko eta Interneten bidez kolaborazio sareetan parte hartzeko.
5.    Ikasten ikastea
6.    Gaitasun sozialak eta hiritarrak
7.    Ekimenerako sentsua eta enpresarako espiritua
8.    Elkarbizitza eta adierazpen kulturalak


Azkeneko bi hamarkadetatik hona IKTak gure bizitzaren eta kulturaren zati bihurtu dira.  Hortaz, eskolan teknologia berri hauek txertatu behar dira, hauek ikasleei hurrengo helburuak lortzen lagunduko diete eta:
  • Munduko hiritarrak eta arduratsuak, autonomoak eta sortzaileak izatea
  • XXI. mendean izango dituzten erronkekiko konpromisoa agertzea.


Irakasleentzako gaitasun mapa 3 ardatzen inguruan egituratzen da:
  1. Lanbide Arloko garapena eta kudeaketa: Kudeaketarekin zerikusia duten baliabideak biltzen dira: kalifikazioak aurkeztea, laguntza materialak sortzea,... Baita lanbide hazkuntzari lotutakoak.
  1. Didaktika, pedagogia eta curriculuma: Irakaskuntza eta ikaskuntzan eragin zuzena dituzten baliabideak biltzen dira. Adibidez, ikaskuntza-esperientzien diseinua eta ebaluazioa.
  1. Herritartasun Digitala: Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometituak izateko, ikasleak bereganatu behar dituzten gaitasunak biltzen dira. Hala nola: informazioaren pribatasuna, iturrien aipamena, erabilera ziberjasarpena...


Ikasleentzako gaitasun mapa honako ardatzen inguruan egituratzen da:


  1. Trebetasun teknologikoa: Teknologia ulertzea eta erabiltzea: hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, askotariko egoera eta arazoetara egokitzea eta uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko transferitzea.


  1. Bizitza osorako ikaskuntza: Jarrera ireki eta ikertzailea; ikasleak bere aukeretan konfiantza du, eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak; pertsona bakoitzetik eta egoera bakoitzean ikasteko aukeraz jabetuta dago, pertsona edozein adinetakoa eta testuingurua edozein izanik ere.
  2. Herritartasun digitala:  Jarrera kritikoa eta gogoetatsua eskura dagoen informazioa baloratzerakoan eta behar denean egiaztatuz, eta gizartean adostutako jokabide-arauak errespetatzea informazioaren erabilera eta euskarri ezberdinetan etorritako iturriena arautzeko.



Aurkezpena


Powered by emaze

Aktak




0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
Blogger Templates